2013-06-22
Zaintza partekatuari buruz
Manu Azkarate
Ezker abertzaleko militantea
Sorturen politika feministaren lantaldearen izenean,
Marije Fullaondok zaintza partekatuari buruzko iritzi bat eman digu.
Iritzi artikulu horretan hausnarketa sustatzeko mahaigaineratzen diren
elementu batzuei buruzko iritzia ematera ausartzen naiz ni ere. Ez dakit
iritzia, edo kontra-iritzia; ez dakit mahaiaren gainean ezartzen dituen
edo ahazturan gelditzen diren elementuez.
Artikuluan zaintza partekatuaren aldeko posizioa hartzen badu ere, Gasteizko Legebiltzarrean herri-ekimenak defendatutako lege-proposamena ez du begi onez ikusten. «Badirudi gaur egun banantze kasuetan zaintza partekatua gauzatzea ezinezkoa dela. Hori ez da horrela, ordea. Gaur egungo araudiak posible egiten du haurren zaintza partekatua», diozu.
Bai, baina, ez. Posible, bai, baina, zenbat kasutan ebazten du epaiak zaintza partekatuaren alde? Ze portzentajetan? Zuk zeuk erantzuten duzu: bakarrik gurasoak ados jartzen direnean. Eta ados jartzen ez direnean? Tamalez, horrela suertatzen baita sarri askotan. Modu adostuan egiten ez diren banantze-kasuak, gutxi gorabehera, heren bat omen direla diozu. Ez da egi osoa, epaitegietara ez jotzeko zure irakurketaz gain, beste irakurketa bat badago: aita anitzen aldez aurretiko errenuntzia, etsipena, jakinda aiten eskaerek ze ibilbide izaten duten...
Adostasunik ez dagoenean «egoera bakoitza aztertzen da, haurraren beharrizanei ondoen erantzungo dien konponbidearen bila» eta «kasu bakoitza aztertu egiten da» diozu. Haurren zaintza partekatuaren sententzi bakoitzean halako egoeraren azterketa dagoela sinesteak eta, beraz, ontzat emateak zer pentsa ematen du. Tribunalekiko konfiantza eta alienazio jarrera hori ezjakintasunetik edo gaizki ulertutako feminismo batetik bakarrik uler daiteke. Are gehiago, justizia izenez ezagutzen dugun hori, gizarte matxista honetako zutabe nagusietako bat dela jakinda. Praktikan, Tribunalek orain arte mantendu duten erabakia, adostasunik egon ez den kasuetan, ia beti bera izan da: haurrak amaren zaintzapean egotea. Salbuespenak salbuespen. Datuak hor daude, ikusi nahi dituenarentzat, behinik behin.
Eta orduan, haurraren beharrizanei ondoen erantzungo dien konponbidea ematea haurrak amaren zaintzapean egotea al da Sorturen politika feministaren taldeko aukera? Eta aitaren eskubideak non gelditzen dira? Edo aitaren eskubideak amarenak baino gutxiago al dira? Ezin al dute berak izan? Eta haurren beharrizanei hobekien erantzungo dien konponbidea amaren esku bakarrik al dago, ez bada-eta gastuetarako? Zeren, berriro diot, akordiorik ezean amak eskatzen badu seme-alaben zaintza, zenbatetan ukatzen zaio? Eta kasu horietan, amaren nahia zaintza partekatuaren gainetik ezarri behar al da? Eta zergatik errealitate honen inguruan dagoen diskriminazioa tabu bilakatzen da emakumeen defentsan aritzen diren hainbat militante nahiz kolektiboentzat?
Gizonezko askok —abaniko ideologiko guztietakoak, PPtik ezker abertzaleraino— pairatzen duten egoera errekonozitzeak —mina, amorrua, inpotentzia, injustizia...— ez dakar emakumeen eskubide eta askatasunaren kontra egitea. Edozein banantze mingarria da. «Lagunak bezala geratuko gara» esaldi topikoa ez da sarri askotan gertatzen. Horrela da. Seme-alabak tartean badira, seme-alabentzako kalterik txikiena bilatzea izan behar dugu helburu. Badakit batzuetan ezinezkoa edota kontrajarria izan daitekeela haurraren zaintza partekatua gauzatzea. Badakit dena eta denon gainetik haurrak daudela, beren orainaldia eta etorkizuna. Baina badakit, era berean, gai honen atzean krudelkeria asko dagoela, feminismo mota batetik aitortu nahi ez den sufrimendu anitz. Errealitate bat ezkutuan mantentzen segitu nahi izateak ez du mina leuntzen eta, are gutxiago, desagerrarazten. Konponbidea? Ez da erraza, baina gaur egungo egoera injustua da, erabat injustua, eta ezin dugu ontzat eman. Eta horretaz jabetzen ez garen bitartean gaizki goaz.
Bukatzera noa. Sorturen feminista taldekoaren artikuluari benetan kezkagarri deritzot. Kezkagarri eta mingarri. Astean behin soilik aita izatera kondenatzea ulertuko nuke Opus Deikoen posizioetatik. Ezker posizioetatik, ez. Tribunalen sententzien azpian, sententzia sexistak, beraien sustraietara joz betiko matxismoarekin egiten dugu topo: «los hijos son de la madre». Bestetzuek, seme-alabak ez direla inorenak pentsatzen dugu. K. Gibran olerkari handiak zioen bezala: bizitzarenak dira.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina