NUESTRAS DIRECCIONES

NOTICIAS DE FAMILIA DE LA SEMANA

ABIPASE(Bizkaia)......946569204

http://www.abipase.org/

AGIPASE(Gipuzkoa)..943292496

http://www.kidetzagipuzkoaorg./

AMAPASE(Alava)......945259831
http://amapase.org/







2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

TXARO ARTEAGA Y LA CUSTODIA COMPARTIDA








Txaro Arteaga


Emakundeko zuzendari ohia
2013-06-05 - 11:00
Duela 25 urte hartu zuen Emakunderen zuzendaritza, Jaurlaritzak erakundea sortu zuenean, eta 2005 arte gidatu zituen berdintasunaren aldeko politikak. Aurretik Herri Irratian kazetari aritu zen. 


G. Zer iritzi duzu zaintza partekatuaren inguruan? 
E. Behar-beharrezkoa. Dena dela, batzuk horretan geratu dira, eta gizarte aldaketa hori baino askoz gehiago da. Zaintzak ez luke mugatu behar pertsonaren garapena, ez emakumeena, ez gizonezkoena, baina zoritxarrez orain arte emakumeak izan dira eta dira berengan dutenak ardura hori, esaten dena esaten dela. Zaintza gizarte osoaren ardura da, beraz, gobernuek zaintza horren parte izan beharko lukete, direna baino askoz gehiago, irtenbidea ez baita karga indibiduala mugatu gabe etorriko. Adibidez,Europako iparraldean, gizartearen banaketa eredu hori erabilita, zaintza denon ardura dela barneratuta, askoz aurreratuagoak dira, aberatsagoak. Datu bat emango dizut: mundu mailan, Nazio Batuen Erakundearen datuak dira, munduan egiten den lanaren %80 emakumeek egiten dute; gizonek, %20. Hala ere, emakumeok aberastasunaren eta jabegoaren %1 bakarrik daukagu, eta gizonezkoek beste %99. Mendebaldean egoera askoz aurreratuagoa daukagu, baina, zein erraza den atzera urratsak egitea, une honetan ikusten den bezalaxe.Denok gara genero sistemaren biktimak, nahiz eta batzuk ez diren konturatzen. Gizonezkoengan normalagoa da, beraiek daude-eta agintean. Emakumeengan zailagoa egiten zait ulertzea. Baina esan dudana: barneratu behar dugu gizarte osoaren ardura dela zaintza, erankundeak barne.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina