NUESTRAS DIRECCIONES

NOTICIAS DE FAMILIA DE LA SEMANA

ABIPASE(Bizkaia)......946569204

http://www.abipase.org/

AGIPASE(Gipuzkoa)..943292496

http://www.kidetzagipuzkoaorg./

AMAPASE(Alava)......945259831
http://amapase.org/







2013(e)ko ekainaren 8(a), larunbata

EH-BILDURI GERTUTIK

2013-06-07

Gertutik, EH Bilduri


Maolo Rodriguez eta Aitziber Antia
Ezker abertzaleko 280 militanteen izenean
Badira urte mordoa gizarte eredu berrian oinarritutako Euskal Herri baten eraikuntzan sinesteak, inposaturiko gizarte patriarkalari aurre eginez, Ezker Abertzalearekin bat egitera edo militantziara eraman gintuela. Herri Batasunetik gaur egungo EH Bildura. Gure ideologiak kokapen egokiena bertan duela garbi daukagu.

Urte asko dira gutako bakoitzak bere esparru politiko, sindikal, publiko edo pribatutik gizon-emakume arteko berdintasunean oinarritutako gizarte politikak defendatzen, borrokatzen eta aldarrikatzen daramatzagunak.

Egun alai eta ilunez betetako ibilbide luzea gelditzen zaigula jakin badakigu. Maiz gauza handiak ukaezinak diren esanahi txikiko hainbat gauzarekin osatzen direla baita ere. Adibide gisa, gaur eguneko gizon aita askoren parte hartzea etxeko arduratan, baita seme-alaben zainketan ere. Gure ingurunean gero eta bistakoagoa den aldaketa. Desberdina den belaunaldi batek nabarmen egiten duena.

Asko falta dela ezin ukatu, baina badira onartutako aurrerapausoak. Irun eta Hondarribiko alarde mistoak orain urte gutxi pentsa ezinak ziren, eta genero berdintasun elkarbizitza batean kokatzen ditugu askok gaur egun.

Bestalde, ezin dugu ahaztu genero indarkeria matxistak eragindako aberrazio, kalte eta heriotza. Gurean eta gure gizartean lekurik eta zentzurik ez duten jarrera eta terminoak ditugu! Zoritxarrez, burutu beharreko ibilbidean pasarte ilun eta mingarri askoren eragile izan da.

Dagokigula sinetsiz, Herri Ekimenak Bultzatutako zaintza partekatuaren Euskal Legearen aldeko eztabaida mesedegarria den beste aurrerapauso bat dela diogu.

Gasteizko Legebiltzarrean, Kidetzak, EAEko banandutako guraso elkarteak, aurkeztutako gurasoen erantzukidetasun legea aurrekari garrantzitsua iruditzen zaigu.

Ez dugu inondik inora ere derrigorrezko edota inposaturiko zaintza partekaturik defendatzen. Nahiz eta nahasmena sortzea beste helbururik ez duten hainbat forotan horrelakoak entzun diren. Kidetzak aurkeztutako proposamenean ez da aukera hori aipatu ere egiten.

Epaileek hartutako erabakietan, adingabeen onura argudio nagusi hartuta, zaintza partekatuak lehentasunezkoa behar duela izan pentsatzen dugu. Beti Kidetzaren proposamenean jasotako baldintzak betetzen direlarik. Familia bitartekaritzaren formula erabiliz, tentsio maila lasaituko litzateke konponbiderako aukerak zabalduz. Egungo legearekin gertatu ohi dena gainditu beharra dago. Kideetako batek besteari betoa ezartzen dionean, arazoak areagotu eta gatazka gehiago eragiten baititu.

Adingabeek guraso biekin berdintasunean oinarritutako harremanak izateko eskubidea dute. Bikote harremana hautsi ondoren xantaia erreminta bihurturik, babestu beharreko baino gehiago kaltetu bihurtzen dira umeak.

Denok ditugu kasu ezagunak, non banatu ondorengo gizonek beraien aitatasuna egun batetik bestera galduta ikusten duten. Beraien seme-alaben bizitzetatik aldentzen dituzte erabat. Batzuek egundoko depresio koadroak azaltzen dituzte, beste batzuek porrot ekonomikoa pairatzen dute; orduka bisitari bihurtzen dira, beraien seme-alaben eguneroko bizitzako eta horien garapen normal baterako garrantzitsuak diren hainbat bizipen betirako galduz: medikura eraman gaixotzen direnean, ikasketen jarraipen zentzuzkoa egin, eskolako etxeko lanetan lagundu eta abar. Azken finean, aita izaten jarraitzea ezinezko bihurtzen zaie, amarekin bizi ezean. Baina oporraldian onartutakoa bada, hau da, oporraldian gai badira, posible bada, zergatik ukatzen zaie bada urtean zehar?

Bada, ordea, pentsamendu eta jarrera atzerakoidun gizonezkorik oraindik, txikitan ezagutu izan ditugun ereduetan gelditu direnak. Horiek aldatu ahal izateko:

Gizon-emakume arteko berdintasunean aurrera egin beharra dago, bai kalean baita etxe barruan ere. Etxeko lan eta antolaketan amatasun eta aitatasuna era arduratsuan burutu beharra dago. Seme edo alabaren onurak bultzatuko dituen ildoetatik beti gizarte eredu aldaketa burutu. Gure militantzia eta politika idealetatik beti aldarrikatu izan ditugunak lortu. Emakumearen lan munduratzea batetik, eta gizonaren etxeko lanen parte hartze eta umeen zainketa bestetik. Beste garai batzuetako gizarte matxistak zioena, hau da, emakumeari familiaren zainketa eta gizonari, aldiz, baliabide ekonomikoak lortzea gaindituz.

Historiaurrean gizonezkoak ehizara ateratzen ziren, ondoren, umeen ardura izateaz gain, ehizatutakoa prestatzeko emakumeek. Gaur egun, XXI. mendean, berdin jarraitu behar al dugu?

Gaur egun, aski frogatua gelditu da gizon nahiz emakumeek beharrezkoak diren gaitasunak badituztela etxe barruko nahiz kanpokoak aurrera eramateko. Emakumeak ezin du, ikuspuntu pertsonal eta aurrerakoi batetik begiratuta, umeen «zama» beraren gain bakarrik onartu, bikote haustura ondorenean. Askatasun osoz eta berdintasunean oinarrituz bere bizitza garatzeko modua izan beharko luke hezkuntzan, lan esparruan, aisialdian, gizartean... bere eskubidea du, eta gure betebeharra litzateke.

Gizonaren izaera menperatzailean eta emakumearen biktima izatearen aurreiritzi orokorretan kokatzen gaituzten planteamenduak gainditu beharko genituzke elkarlanean egungo gizon-emakumeek.

Azkenik, Euskal Lege baten garapenaren garrantzia dago —Euskal Herri osoarentzat baliagarri ez izanda ere— gure ideologiarekin bat datorren autogobernu aurrerapausoa litzateke. Egia da estatu espainiarrean beste hainbat lurraldek Katalunia, Nafarroa, Aragoi, Pais Valenciá eta laster Murtzia eta Galiziak badituztela guraso erantzukidetasun legeak. Iparraldean ere badute honi buruzko legea. Gehitu gaitezen, bada, eta sor dezagun gure euskal gurasoen erantzukidetasun legea.

Gizarte ereduaren aldaketan sinesteagatik, berdintasun politika eraginkor eta aurrerakoi bategatik, ezker abertzaleko militante eta jarraitzaile gisa EH Bilduk Gasteizko legebiltzarrean Kidetzak aurkeztutako erantzukidetasun proposamena babes dezala eskatzen dugu.
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-06-07/004/001/gertutik_eh_bilduri.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina